EspaƱol Euskera

Top@DIPC Zientziarekin Solasean! 2024

Galdetegia betetzeko eta topaketan parte hartuko duten bost ikasleen eta irakaslearen izenak bidaltzeko epea, egin nahi dituzuen galderekin batera, 2024ko urriaren 24an, amaituko da.

Egun horretara arte, posta elektronikoz emandako erabiltzaile eta pasahitzarekin sartuz, nahi adina aldaketa egin ahal izango dituzue.

Ikastetxe bakoitzak gehienez hiru galdera proposatu ahal izango ditu, eta horien gaiak honako talde hauetako batean sartuko dira: biografikoa, zientifiko-teknikoa edo orokorra. Gainera, galdera bakoitza nori zuzenduta dagoen ala galdera orokorra den zehaztu beharko da.

Horretarako, sartu galdera bakoitzaren testua webguneko formularioan horretarako erreserbatutako espazioan, eta hautatu aukera egokia.

Gogoratzen dizuegu DIPCren webgunean Jean-Pierre Sauvage, Mairi Sakellariadou eta Pilar Hernandezen biografiak eta ibilbideak dituzuela eskuragarri.

Parte hartzen duten ikastetxe guztien galderak jasotzean, hauek filtratu egingo dira errepikapenak saihesteko, eta proposatutako galdera guztien zerrenda zenbakitua egingo da. Topaketan zehar, galderak zozketa bidez hautatuko dira, eta proposatu zuen ikastetxeko ikasle batek egingo du.

Gogoan izan Telefonicak, DIPCren patronoa, galderarik argiena eta originalena sarituko duela.